EGITASMOAK

IKASENPRESA

IKASENPRESA metodologia, enpresa bat nola abiatu ikas dezazun eskaintzen dizu

Zure gaitasun ekintzailea garatzeko, ERAIKUNTZA LH-KO IKASTETXE BATERATUA BIZKAIAk IKASENPRESA metodologia eskaintzen dizu, enpresa bat nola abiatu ikas dezazun.

Hala, ekiteak zer esan nahi duen jakingo duzu, bai eta zein urrats egin behar dituzun ere horretarako, aintzat hartuta autoenplegua beste aukera bat dela.

Enpresa eta Ekimen Ekintzailea moduluan, Ikasenpresa eskaintzen da, prestakuntza-ziklo guztietako 2. mailan. Hezkuntza-programa hori Tknikarekin koordinatuta dago, hots, Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzako EAEko zentroarekin. Proiektua Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Sailari dagokio.

Ikasteko tresna gisa enpresen sorkuntza baliatzen da

Ikasteko tresna gisa enpresen sorkuntza baliatzen da. Hala, hainbat trebetasun garatu ahal izango dituzu profesional ona, enplegagarria, pertsona aktiboa eta ekintzailea edo barne-ekintzailea izan zaitezen, merkatu aldakorrari eta ezegonkorrari aurre egiteko gai.

VII Feria Ikasenpresa Azoka 2018