EGITASMOAK

ETHAZI

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

ERAIKUNTZA LHko INSTITUTUAN, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-metodologia probatzen ari gara

Metodologia berri hau, ETHAZI, TKnika-k bultzatuta dago, gure LH ikastetxeek Errendimendu Handiko Zikloak irakats ditzaten, eta gurean joan den 2016-17 ikasturtean jarri zen abian, Eraikuntza Proiektuen Goi Mailako Heziketa Zikloan.

ETHAZI metodologia berriaren bitartez, heziketa-ziklo bakoitzeko ikasleak Zeharkako gaitasunak bereganatuko ditu (lortu beharreko gaitasun Teknikoekin batera), lan-ibilbidean lagungarri izango dituenak: talde-lana, komunikazioa, inplikazioa, ardura eta erantzukizuna…

HAUXE DA ERRONKA BAT: TALDEAN KONPONDU BEHARREKO ARAZO BATEN AURKEZPENA

Lantaldea da metodologia honen ezaugarririk garrantzitsuenetakoa. Taldearen indarra baliatuta, ikasleek nork bere zein taldearen helburuak erdietsi behar dituzte, baina inportanteena ahaztu gabe: ikastea. Horretarako, norberaren gaitasuna taldearen zerbitzura jarriko dute.

Erronken araberako lana da beste ezaugarri garrantzitsu bat. Hauxe da erronka bat: taldean konpondu beharreko arazo baten aurkezpena. Bidean, ikasleek balizko ekintza baliagarriak ikertzen eta probatzen dituzte. Horrela, esperientzia horiek lotuago daude beren lan-ibilbidean topatuko dituzten egoerekin, eta nabarmen hobetzen dituzte beren gaitasun intuitiboa eta gatazkak konpontzekoa.

Metodologia honen xedea da ikaslea bere ikasketaren protagonista izatea; hori dela eta, hauek dira erabiltzen diren tresnen helburuak: ikasleak saiakerak egitea, ezagutza teknikoa barneratzea eta garapen pertsonalean aurrera egitea.

Irakasleei dagokienez, aldaketa handia da; izan ere, talde-lanean aritzen dira ikasgela, ordutegiak eta eremuak antolatzeko, aldaketarako abagune egokia ahalbidetzeko.

1.mailako ikasleekin abiatu genuen, 16-17 ikasturtean, esperientzia hau. Aurten, ikasle horiekin (orain, 2. mailan) eta 1. mailakoekin jarraituko dugu praktikan jartzen. 2018ko ekainean irtengo da ikastetxetik metodologia honetan aritutako lehenengo promozioa

ZER DA ETHAZI?