EGITASMOAK

EKOSCAN

Ingurumen kudeaketarako sistema

Ingurumen-kudeaketarako sistemari esker, enpresetan ingurumenarekiko jokabidea hobetzeko lan-metodo bat ezartzen da.

Ekoskan Araua da gure erreferentziazko araua.

Eusko Jaurlaritzak sustatutako araua da, ingurumena kudeatzeko duen Sozietate Publikoaren bidez (IHOBE), eta ingurumena hobetzeko kudeaketa-sistema bat ezartzeko modua zehazten du, bai industria-sektoreko bai zerbitzuen sektoreko edozein erakundetan.

ARAU HONEN APLIKAZIOAK AHALBIDETZEN DU INGURUMENAREKIKO JOKABIDEAREN HOBEKUNTZA MODU SINPLIFIKATUAN KUDEATZEA

Arau honen aplikazioak ahalbidetzen du ingurumenarekiko jokabidearen hobekuntza modu sinplifikatuan kudeatzea, zeina bideratuta dagoen hondakinen, isurketen eta emisioen sorkuntza murriztera, eta baliabideen, lehengaien, uraren eta energiaren erabilera zaintzera.

Ekoskan arauaren arabera ziurtatutako enpresek erronka bikoitza hartzen dute beren gain: batetik, urtetik urtera, ingurumen-hobekuntzari dagozkion datuen lorpena sistematizatzea; bestetik, aplikagarria den ingurumen-legeria bete egiten dela egiaztatzea, ziurtapena lortu eta, gehienez, 3 urteko epean.

Bigarren fase horretara iritsi garenez, alegia, ingurumenarekin loturiko legezko baldintzak bete ditugula egiaztatuta dagoenez, Ekoscan Plus ziurtagiria lortu dugu.

Institutuak, 2003-2004 ikasturtetik, Ingurumen Kudeaketa Ziurtagiria dauka, IHOBEK Ekoscan Arauaren arabera ematen duena. Harrezkero, helburu asko ezarri ditugu, baita haietako asko bete ere.

Helburu hauek bete genituen 2006-2017 ikasturtean:

  •  Se ha aumentado el uso de productos ecodiseñados:  mediante la compra de un Ecoproyector CASIO (bajo consumo, sin mercurio y sin mantenimiento).
  • Se ha conseguido sustituir el 100% del ácido en limpieza de juntas de solados y alicatados por kit ecológico.

 

Aurtengo ikasturteari dagokionez, helburu hauek betetzeko ari gara lanean:

  • Ekodiseinatutako produktuak hedatzea: gutxienez materialen % 70 birziklatua duten boligrafoak erabiltzea.
  • Energia elektrikoaren kontsumoa murriztea, argiztapen-instalazioak aldatuz (LED lanparak eta sentsore krepuskular bat jarrita).