ERDI MAILAKO ZIKLOA
SOLDADURA ETA GALDAGINTZA
Galdaren, hodien, egitura metalikoen eta arotzeria metalikoaren osagaiak fabrikatu, muntatu eta konpondu, soldadura-, mekanizazio- eta konformazio-tekniken bidez
Aurrematrikula Arrigorriagan egingo da baina dokumentazioa Sestaoko aurrematrikularako ere aurkeztu ahal duzue leku berdinean.
Sestaoko helbidea: C/ Vía Galindo 14, Sestao Bizkaia. Teléfono:946 62 01 91
- Ikastetxean:
- Enpresako praktikak:
Erdi-mailako ziklo batean sartzeko, baldintza hauetako bat bete behar da:
Zuzenean sartzeko:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradua edo maila akademiko handiagoko titulu bat edukitzea.
- Oinarrizko Lanbide Titulu bat edukitzea (Oinarrizko Lanbide Heziketa).
- Teknikari edo Teknikari Laguntzaile Titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gaindituta izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaterako sarbide-proba gaindituta izatea.
Proba bidez sartzeko (aurreko baldintzak betetzen ez dituztenentzat)
- Erdi-mailako prestakuntza-zikloetan sartzeko proba gaindituta izatea (17 urte beteta eduki behar dira proba egingo den urtean).
Galdaren, hodien, egitura metalikoen eta arotzeria metalikoaren osagaiak fabrikatu, muntatu eta konpondu, soldadura-, mekanizazio- eta konformazio-tekniken bidez.
Profesional hau gai izango da:
- Txapak, profilak eta hodiak ebakitzeko, mekanizatzeko eta konformatzeko makina eta lanabesen sistema automatikoak prestatzeko.
- Lan-eremua atontzeko: muntaketa- eta babes-materialak, lanabesak, tresnak, ekipamenduak eta osagaiak hautatu eta prestatu.
- Txantiloiak, lanabesak, oheak eta euskarriak eraikitzeko.
- Eraikuntza metalikoen osagaiak egiteko, txapak, profilak eta hodiak marraztuz, ebakiz, mekanizatuz eta konformatuz.
- Fabrikaturiko produktuak egiaztatzeko.
- Egiturak eta hodiak muntatzeko eta ezartzeko.
- Eraikuntza metalikoen osagaiak bat egiteko, soldadura oxiazetileniko, arku bidezko soldadura elektriko eta erresistentzia bidez.
- Oxigas bidez eraikuntza metalikoen osagaiak ebakitzeko.
- Hodiak babesteko, dagokion babes-tratamendua aplikatuz.
- Lehen mailako mantentzea egiteko Soldadura eta Galdaragintzako makina eta ekipamenduetan.
- Soldatzaileak eta oxiebakitzaileak.
- Proiekzio termikoko operadoreak.
- Txapistak eta galdaragileak.
- Egitura metalikoen muntatzaileak.
- Arotz metalikoa.
- Industria astuneko industria-hodilariak.
- Interpretazio grafikoa.
- Marrazketa, ebaketa eta konformazioa.
- Mekanizazioa.
- Soldadura atmosfera naturalean.
- Soldadura atmosfera babestuan.
- Muntaketa.
- Metrologia eta saiakerak.
- Lan-arloko prestakuntza eta orientabidea.
- Enpresa eta ekimen ekintzailea.
- Prestakuntza lantokietan.