MENUMENU

SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK

ERDI MAILAKO ZIKLOA

SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK

ZIKLO HAU ERAIKUNTZA LH.ko IKASTETXEAK SESTAON DAUKAN EGOITZAN EMANGO DA (Avda Galindo Nº 14, 48910 Sestao)

Sistema mikroinformatikoen instalaketa, konfiguraketa eta mantenketa, direla isolatuak, direla sarekoak, bai eta ingurune txikietako tokiko sareak ere

  • Ikastetxean: 1.620 h.
  • Enpresako praktikak: 380 h.

Titulu honen baitako konpetentzia orokorra da sistema mikroinformatikoak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, direla isolatuak, direla sarekoak, bai eta ingurune txikietako tokiko sareak ere, haien funtzionaltasuna bermatuta eta indarrean diren kalitate-, segurtasun- eta ingurumen-protokoloak ezarrita.

Profesional honek garatzen du bere jarduera, nagusiki, oro har ekipo, sare eta zerbitzu mikroinformatikoak merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen jarduten duten zerbitzu-sektoreko enpresetan, erakundeko euskarri informatikoaren osagai gisa; edo kudeaketarako sistema mikroinformatikoak eta datu-sareak baliatzen dituzten edozein tamainatako eta ekoizpen-sektoretako erakundeetan.

  • Ekipo informatikoen teknikari instalatzaile-konpontzailea.
  • Euskarri informatikoen teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Sistema mikroinformatikoen periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatika-komertziala.
  • Telelaguntza-operadorea.
  • Sistemen operadorea.

1. MAILAORDUAK
Ekipoen muntaketa eta mantentzea 231 h
Ordenagailu bakarrerako sistema eragileak 165 h
Aplikazio ofimatikoak 231 h
Tokiko sareak231 h
Segurtasun informatikoa 99 h
Ingeles teknikoa 33 h

2. MAILAORDUAK
Sareko sistema eragileak

168 h
Sareko zerbitzuak 189 h
Web-aplikazioak 105 h
Lanerako Prestakuntza eta Orientabidea 105 h
Enpresa eta Ekimen Ekintzailea 63 h
Prestakuntza Lantokietan 380 h

Bilatu hemen zure formakuntza

+ GOI MAILAKO ZIKLOAK
+ ERDI MAILAKO ZIKLOA
+ LANGILEENTZAKO PRESTAKUNTZA
+ PRESTAKUNTZA DUALA