Ikastaro honetako egitekoa da, oro har, Arkitekturaren, Ingeniaritzaren eta Eraikuntzaren alorreko proiektuen informazio grafikoa eta ez-grafikoa garatzea eta modelatzea, BIM metodologiaren arabera, hainbat dimentsiotan, bai eta proiektuen prozesuetan laguntzea ere, bezeroaren eskakizunak (EIR, Employer ́s Information Requirements) eta BIM Egikaritzeko Planean (BEP, Building Execution Plan) ezarritako aginduak errespetatuta, besteak beste.
Ikastaroaren ikuspegia BIM metodologiaren araberako lanketa areagotzea da, batez ere beharrezko softwarearen ikaskuntza eta erabilera: arkitektura-eredua, egiturak, instalazioak, kontrola eta kudeaketa…
Beste alderdi zehatzago batzuekin batera, hauexek ikasiko dituzu:
- Sorturiko artxibo eta agirien kudeaketa.
- Hainbat espezializaziotako (Arkitektura, Instalazioak, Egitura…) 3D modelatzea.
- Hainbat espezializaziotako objektuen modelatzea.
- 3D digitalizazioa. Puntu-hodeiak eskuratzea eta kudeatzea.
- Errealitate birtual eta areagotua.
- Elkarlana artxibo zentralekin.
Ziklo hau Sestaoko Galindo etorbidea 14, Lanbide eraikinan ematen da.