765 503 CONSTRUCCIÓN BIZKAIA
IDEA DE NEGOCIO EN DEMA

DEMA ENPRESARI PROGRAMAN, GURE EKINTZAILE FINALISTEK PRIMERAN DEFENDATU EGIN DUTE EUREN NEGOZIO IDEA

Apirilaren 5ean Asier Sanchez Noriega  eta Aitor Ikatza, 2. mailako Antolaketa eta obren kontrol zikloaren ikasleek , euren enpresa-proiektua defendatu dute Barakaldoko DEMA instalazioetan Enpresari programan negozio ideia eta proiektuen lehiaketaren barruan. DEMA  Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak urtero, Bizkaiko LH zentro publiko eta kontzertatuetan antolatzen du lehiaketa, LHko zentroak enpresak sortzeko haztegiak direla uste baitute.

 Urritik martxora landutako proiektua eta finalista gisa hautatuak izan diren, Antolaketa eta obren kontroleko bigarren mailako ikasle hauek, Envolvexa izena jarri diote eta negozio ideia fatxadak birgaitzeko eta gauzatzeko enpresa bat da, eraikinei energia-eraginkortasuneko inguratzailea ematen diena. Horretarako bi bazkidez osatutako kooperatiba bat sortu dute. Proiektuaren defentsa zintzo ona izan da, eraikuntza prozesuen azalpen zehatzean arituz, Bizkaiko sektorearen merkatu azterketa sakonki eginez eta finantza bideragarritasun ekonomikoaren azterketara bideratu dituzte baita. Ekainean jakingo dugu ea lankidetza-esfortzua saritzen den, Bizkaiko 60 LHko  bat ikastetxeren 70 proiektu baino gehiagoren artean banatuko diren sariren batekin.