ZIMENDU-FASEAN DAGOEN OBRAREN BISITA ARRIGORRIAGAN
Eraikuntza-obrak antolatu eta kontrolatzeko lehen mailako ikasleek zimendu-fasean dagoen obra-bisita egin dute mehelinen arteko orube batean, Arrigorriagan. Kepa Yurrebaso obraren arkitektoarekin egon dira, eta, mikropiloteen eta pantaila-hormen bidez zimenduak eraikitzeko prozesuaz gain, obra egiteko aurkitu dituzten eraikuntza- eta administrazio-arazoak azaldu dizkie. Ikasleek benetako obra bat ikusi ahal izan dute eta, horrela, ikasgelan modu teorikoan ikusitako…
Gehiago irakurri